Josu C. A. / Finalista

Gaia
Musikaren eragina euskal kulturan

Proiektu honen izenburua
Gure Musika, Nire Odola

“Gogoratzen naizenetik beti entzun eta ezagutu ditut euskal kantuak. Boise-n haztea pribilegio handia izan da beti ezagutu dudan kulturan hain murgilduta egotea. Den-dena entzun eta ulertzen nuela uste nuen, baina Euskal Herrira eta beste estatu batzuetara bidaiatzen hasi nintzenean soinuen, instrumentuen eta artelan berrien esperientzia bizitzen hasi nintzen arte. Orduan konturatu nintzen euskal musikaren indarraz eta nola eboluzionatu eta eragin duen hainbeste komunitateetan ehunka belaunaldiz zehar. Nire poemarako inspirazioa euskal musikaren aniztasun zabala izan zen, eta ikasitako elementu berri bakoitzak nola aldatu nauen. Hau poema bat da, nire bizitza osoan zehar maite eta gogoratu ditudan euskal musikaren tresna eta estilo askoren artean batzuk islatzen dituena. Nire bidaia pertsonalaren kontakizuna da, Euskal Musika bidez nola bihurtu naizen gaur egun naizena. Eskerrik asko aukera hau emateagatik, nire hazi eta etengabe aldatzen nauen musikarekiko nire maitasuna eta esker ona adierazteko.”